ANIMATU, LAGUNAK!

Gure Blog-ean albiste interesgarriak irakurriko dituzue.

Gero ere, tailerretan egiten ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue.

Zatozte gurekin,


Lehen zikloa, zuzen zuzenean!!




2017/02/12

SALTO EGITEN EZ ZEKIEN UNTXIA



  Bazen behin untxi bat zelaian bizi zena. Untxia txikia zen. Bere ilea zuria zen elurra bezalakoa.
Bere hankatxoak oso laburrak ziren.  Oso motel ibiltzen zen.
Beste untxiek Maluta deitzen zioten elurraren koloretakoa zelako.


  Egunero untxiak zelaian elkartzen ziren jolasteko belarren artean. Untxiak saltoka eta korrika oso pozik ibiltzen ziren.

 Baina Maluta untxi gaisoak ez zuen korrika eta salto egiten. Bere hankatxoak oso txikiak ziren.  Betse untxiek burla egiten zioten:

-Ja, ja, ja,..!!

  Hori dela eta Maluta untxia ezkutatu zen belarren artean eta triste zegoen.
Egun batean mutur handi bat ikusi zuen bere gainean.
Zaldi bat zen, eta esan zion:

-Zer gertatzen zaizu?

Maluta untxiak erantzun zion:

-Eztakit salto egiten!!

Orduan zaldiak esan zion:

-Nik lagunduko dizut!!!

Handik aurrera zaldiak entrenatu zuen. Malutak salto handiak egiten ikasi zuen. 
Azkenean untxien artean Maluta untxia saltari trebeena izan zen.



Kerman eta Anne


No hay comentarios:

Publicar un comentario