ANIMATU, LAGUNAK!

Gure Blog-ean albiste interesgarriak irakurriko dituzue.

Gero ere, tailerretan egiten ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue.

Zatozte gurekin,


Lehen zikloa, zuzen zuzenean!!




2016/12/04

MIAU EGITEN EZ ZEKIEN KATUA

  Bazen behin katu zuri txiki bat. Zazta zuen izena eta begi urdinak zituen.  Zazta baserrian bizi zen animalia batzuekin: txakurra, behiak, oiloak, ardiak,...
Egunero animaliekin jolasten zuen harrapaketan, ezkutaketan,...

  Baina Zazta triste zegoen hitz egiten zekielako.  Bere lagunok hitz egiten zekiten .Txakurrak guau egiten zuen. Oiloak kokoriko egiten zuen eta behiak mu, mu egiten zuen.

  Txakurrak esan zion:

-Horrela egiten da, guau, guau!!


Orduan Zazta zaunka egiten hasi zen oso pozik.

Behiak esan zion horrela:

-Kokorokoko! Kokorokoki!!


  Zazta kokoroko egiten hasi zen baina bapatean beste katu eder bat agertu zen eta esan zion:

-Begira, honela egiten da!Miau, miau!!!

  Orduan Zazta miauka hasi zen eta noraezean joan zen poz-pozik.
Harezgeroztik Zazta katurik zoriontsuena izan zen eta miauka ibiltzen zen egun osoan.

HALA BAZAN, ZAZTA KATUA DANTZAN!!




      Mariam eta Urtzi
         2.maila

No hay comentarios:

Publicar un comentario