ANIMATU, LAGUNAK!

Gure Blog-ean albiste interesgarriak irakurriko dituzue.

Gero ere, tailerretan egiten ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue.

Zatozte gurekin,


Lehen zikloa, zuzen zuzenean!!




2018/02/16

Ondorengo ipuina lehen mailako ipuin tailerrean 
asmatutakoa da. Abiapuntua 
GIZONA,  GURDIA eta BASAMORTUA  hitzak izan dira.

REDA ETA TXAKURRA


Behin batean Reda izeneko gizon bat zen. Reda basamortuan bizi zen. Redak Basamortuan gameluak zeuzkan. Gurdiarekin egunero janaria eramaten zien gameluei.
Baina egun batean zerua ilundu zen. Tornado bat agertu zen. Tornadoak gurdia eraman zuen mendi tontorreraino.
Orduan Reda gaixoa negarrez hasi zen.

Bat-batean txakur bat agertu zitzaion eta mendiraino eraman zuen. Azkenean Redak bere gurdia eskuratu zuen.
Harezgeroztik txakurra Redarekin bizi izan zen betiko.



Anwar

No hay comentarios:

Publicar un comentario