ANIMATU, LAGUNAK!

Gure Blog-ean albiste interesgarriak irakurriko dituzue.

Gero ere, tailerretan egiten ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue.

Zatozte gurekin,


Lehen zikloa, zuzen zuzenean!!




2017/03/24

ALONSOTEGI IKASTETXEAN LIBURU ASTEAN IPUINAK ASMATU, 
KONTATU ETA IRAKURRI  DITUGU


  Alonsotegi ikastetxean Martxoaren 20tik 24era LIBURU ASTEA ospatu da. Eskolako ikasleek aurreko asteetan ipuina asmatu dute eta eskolako sarreran ikusgai utzi dute.
Gero ere, idazle baten ipuina irakurri dute. 1.ziklokoek Leire Bilbao-ren "Itsasoa edan dut" irakurri dute.
2. ziklokoek oihane Fernandez idazlearena den "Txokolatezko pastela"  eta 3. ziklokoek Maribel Aiertzaren "Jauregiko sekretua" irakurri dute.


  Astean zehar idazle eta ipuin kontalariak ak etorri dira bisitan eskolara. Batzuk ezagunak izan dira, ikasleen ama edo aita  direlako. Liburutegian edo ikasgealn ipuin politak kontatu dizkigute.
Martxoaren 21ean Maribel Aiertzak 5. eta 6. mailakoei kontatu die nola asmatu zuen bere idazlana. Martxoaren 24ean, 1. eta 2. mailetako ikasleak primeran pasatu dira Miren Larrearen kontakizuna entzuten  eta barre algaraka ere ibili dira.





















Ikasleek etxetik ipuin bana ekarri dute eta elkar trukatu dituzte etxera eraman eta irakurtzeko.
Martxoaren 29an  Oihana Fernandez idazlea etorriko da 3. eta 4. mailakoekin egotera.







LIBURU ASTEA AMAITU DEN ARREN JARRAI DEZAGUN IRAKURTZEN

2. mailako kazetariak

No hay comentarios:

Publicar un comentario